2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

GELDITZEKO NATOR ETA!

Ongi etorri Musikaren mundura! 

Nire izena Nagore da eta blog honen bidez musikako 
baliabide didaktiko digitalak eskaintzeko asmoa dut, 
guztiak Lehen Hezkuntzarekin erlazionatuak.  
Lehen Hezkuntzako bigarren mailara bideratuak dauden ariketak aurkituko dituzue, Musika eta Teknologia berriak lotuz.  







2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Koordinazioa lantzea ondo pasatzen posiblea da.

Musikarekin erlazioa duen blogan zaudenez, gorputz adierazmena eta ikasleen gaitasun musikala jorratzen dituen abesti bat izango da lehenengo ariketa."Nik daukat tik" du izena abestiak, eta gorputzaren motrizitatea lantzeko asmoarekin egiten da. Nahiz eta gorputzaren atal batzuk* mugitzeko bideratuta egon, abestia aurrera joan ahala, gorputzaren edozein atala landu ahal da honen bitartez.
Garrantzitsua da adin horrekin gorputzeko koordinazioa lantzea eta, horretaz gain, euskara jorratzen da, hizkuntza horretan baita abestia. Kanta hau klasean antolatzerako orduan, ikasle guztiak borobil handi batean egotea ondo legoke, horrela irakasleak guztiak ikusten ditu eta klasea kontrolatzerakoan errazagoa izango litzateke. Abestiaren letra hurrengoa da:
Nik daukat tik tik tik,
Nik daukat tik tik tik,
medikuak esan dit
_______ mugitzeko,
mugitzeko behin
mugitzeko bitan
mugitzeko lautan
Paparabapa piripo
paparabapa piripo
* Burua, mingaina, begiak, besoak, hankak...
Orain agertuko den bideoa gaztelaniaz egon arren, abesti honekin egin behar den koreografiaren inguruko ideia orokorra izateko jarri dut. 
Anima zaitezte zuen ikasleekin ariketa burutzera eta komentatzera zuen esperientzia!

2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

Nota musikalak lantzen


 


Musikaren arloan oinarrizkoa den kontzeptua nota musikala eta hauen ezagutza da, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik lantzen direnak eskolan. Baina normalean era teorikoan lantzen den edukia da, eta praktikan jartzerakoan abestearekin lotzen da.
Hona hemen nire proposamena: ariketa praktiko desberdinen bidez nota musikal desberdinak daudela eta zeintzuk diren erakustea ikasleei, haiek desberdin ditzaten notak.
Artikulu hau amaitzean dagoen link-an jolas bat aurkituko duzue. Jolas honen bidez, besteak beste, nota musikal guztiak zeintzuk diren aztertzen da eta nta bakoitzak zein lekua duen pentagraman.