2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

GELDITZEKO NATOR ETA!

Ongi etorri Musikaren mundura! 

Nire izena Nagore da eta blog honen bidez musikako 
baliabide didaktiko digitalak eskaintzeko asmoa dut, 
guztiak Lehen Hezkuntzarekin erlazionatuak.  
Lehen Hezkuntzako bigarren mailara bideratuak dauden ariketak aurkituko dituzue, Musika eta Teknologia berriak lotuz.  







2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Koordinazioa lantzea ondo pasatzen posiblea da.

Musikarekin erlazioa duen blogan zaudenez, gorputz adierazmena eta ikasleen gaitasun musikala jorratzen dituen abesti bat izango da lehenengo ariketa."Nik daukat tik" du izena abestiak, eta gorputzaren motrizitatea lantzeko asmoarekin egiten da. Nahiz eta gorputzaren atal batzuk* mugitzeko bideratuta egon, abestia aurrera joan ahala, gorputzaren edozein atala landu ahal da honen bitartez.
Garrantzitsua da adin horrekin gorputzeko koordinazioa lantzea eta, horretaz gain, euskara jorratzen da, hizkuntza horretan baita abestia. Kanta hau klasean antolatzerako orduan, ikasle guztiak borobil handi batean egotea ondo legoke, horrela irakasleak guztiak ikusten ditu eta klasea kontrolatzerakoan errazagoa izango litzateke. Abestiaren letra hurrengoa da:
Nik daukat tik tik tik,
Nik daukat tik tik tik,
medikuak esan dit
_______ mugitzeko,
mugitzeko behin
mugitzeko bitan
mugitzeko lautan
Paparabapa piripo
paparabapa piripo
* Burua, mingaina, begiak, besoak, hankak...
Orain agertuko den bideoa gaztelaniaz egon arren, abesti honekin egin behar den koreografiaren inguruko ideia orokorra izateko jarri dut. 
Anima zaitezte zuen ikasleekin ariketa burutzera eta komentatzera zuen esperientzia!

2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

Nota musikalak lantzen


 


Musikaren arloan oinarrizkoa den kontzeptua nota musikala eta hauen ezagutza da, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik lantzen direnak eskolan. Baina normalean era teorikoan lantzen den edukia da, eta praktikan jartzerakoan abestearekin lotzen da.
Hona hemen nire proposamena: ariketa praktiko desberdinen bidez nota musikal desberdinak daudela eta zeintzuk diren erakustea ikasleei, haiek desberdin ditzaten notak.
Artikulu hau amaitzean dagoen link-an jolas bat aurkituko duzue. Jolas honen bidez, besteak beste, nota musikal guztiak zeintzuk diren aztertzen da eta nta bakoitzak zein lekua duen pentagraman.


2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Instrumentuak aztertzen

Instrumentu desberdinak daudela eta hauek ezagutzeko nahian, planteatu ahal diren ariketak oso desberdinak izan daitezke. Era praktikoan eta entretenigarrian landu ahal izateko, instrumentu berdina duten bi argazkiak lotu behar dituzte umeek,
Jokura heldu ahal izateko, "Destreza" sakatu eta bertan dauden jokuen artean, ezkerran, goiko lerroan dagoena hautatu. Ondoren, jokatzeko prest zaude!

http://www.musicaeduca.es/recursos-aula/juegos/127-juegos-de-musicaeduca


2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Zer da erritmoa?

Erritmoa musikaren atal oso garrantzitsua da baina, zer da? Hitz honen definizioak hurrengoa esaten du:  Denbora edo aldi azentudun eta azentugabeen segida ordenatu eta errepikakorra. Erritmo-formularik sinpleenak bitarra eta hirutarra dira, erritmo-unitatea bi edo hiru osagaiz osatuta dagoenaren arabera.
Hau lan daitekeen ezaugarri musikala da, hobetu ahal den gaitasuna, joku desberdinen bitartez. Hona hemen adibide bat, beltza eta bere isilunea ulertu ahal izateko. Beltzaren bidez, bere denbora zehatza tempo bat dela, bere isilunearena bezala, ikas dezakegu. Honek laguntzen du musikaren errepikakortasunean, beti denbora bat dagoenez bi noten artean, erritmoa sortzen da, periodikoa eta zehatza.
Hurrengo ariketaren bidez, esandako teoria azaltzen da eta hau era praktikoan lantzeko ariketa proposatzen da, ikasleek egin ditzaketela beltza eta honen isilunearekin sekuentzia desberdinak.

http://www.aprendomusica.com/const2/09negraysilencio/negraysilencio.html

2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Kultura desberdinetako soinuak

Gure egunerokotasunean, umeak ohituta daude zenbait soinu zehatzak edo musika mota batzuk entzutera; autoen soinua, telebistan agertzen dena, irratian jarritako musika eta abar. Honek arazo bat sortzen du: umeak  soinu edo musika sinpleak antzemateko gai ez dira, kostatzen zaie zenbait soinuak musika izan ahal direla ulertzea. 
Hurrengo bideoan aztertzen dira Afrikako soinu desberdinak, umeak ikusi ahal izateko mundua ez dela bakarrik euren inguruan dagoena, baizik eta planetan zehar leku desberdinak daudela eta leku bakoitzak bere ohiturak dituela. 
Ideia izango litzateke bideo hau erakustea umeek antzeko zerbait egiteko asmoarekin, erakustaldi bat osatzeko guztion artean, gero gurasoen aurrean adierazteko. 



2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Instrumentu desberdinak

Musika sortzerako orduan, era askotan egin dezakegu. Instrumentuak izan daitezke era ezagunena. Instrumentuak hiru multzo nagusietan desberdintzen dira; perkusioa, airea eta haria. Hau kontuan izanda, mota bakoitzaren barruan dagoen instrumentu bakoitza era partikularran entzuten dira, nahiz eta batzuk antzekoak iruditzea.
Hauek desberdindu eta ikasi ahal izateko, hurrengo joku dinamikoan instrumentu desberdinen argazkia hauen izenaren gainean jarri behar izango dira eta ondo egotekotan, instrumentuaren soinua entzungo da ordenagailuan. Horrela irakasten zaie umeei instrumentu bakoitzaren izena eta honekin bat zein nolako soinua egiten duen instrumentu bakoitzak.

http://www.musicaeduca.es/recursos-aula/juegos/127-juegos-de-musicaeduca