2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Zer da erritmoa?

Erritmoa musikaren atal oso garrantzitsua da baina, zer da? Hitz honen definizioak hurrengoa esaten du:  Denbora edo aldi azentudun eta azentugabeen segida ordenatu eta errepikakorra. Erritmo-formularik sinpleenak bitarra eta hirutarra dira, erritmo-unitatea bi edo hiru osagaiz osatuta dagoenaren arabera.
Hau lan daitekeen ezaugarri musikala da, hobetu ahal den gaitasuna, joku desberdinen bitartez. Hona hemen adibide bat, beltza eta bere isilunea ulertu ahal izateko. Beltzaren bidez, bere denbora zehatza tempo bat dela, bere isilunearena bezala, ikas dezakegu. Honek laguntzen du musikaren errepikakortasunean, beti denbora bat dagoenez bi noten artean, erritmoa sortzen da, periodikoa eta zehatza.
Hurrengo ariketaren bidez, esandako teoria azaltzen da eta hau era praktikoan lantzeko ariketa proposatzen da, ikasleek egin ditzaketela beltza eta honen isilunearekin sekuentzia desberdinak.

http://www.aprendomusica.com/const2/09negraysilencio/negraysilencio.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina